Fisioterapia

Fisioterapia eta Pilates AMAIRE zentroan garrantzi handia emango zaio mugimenduari, bai tratatzeko bai lesioak prebenitzeko. Ohatilan egindako fisioterapia saioak eta Pilates metodoaren bidezko ariketa espezifikoak konbinatuta, tratamendu osatsuagoa lortuko dugu.

Fisioterapia-saioak banakakoak izango dira eta 50 minutuko iraupena izango dute. Saio horietan, eskuzko terapia teknika pasiboak, gantxoak eta puntzio lehorra erabiliko ditugu, besteak beste. Fisioterapia aktiboari ere garrantzi handia emango zaio, zeina pilates ariketekin eta ariketa terapeutikoarekin landuko dugun. Ariketak erabat pertsonalizatuak eta paziente bakoitzaren beharretara egokituak izango dira.

Fisioterapia

Hasteko, elkarrizketa bat eta hasierako balorazioa egingo ditugu, pertsona eta egoera bakoitzari egokitutako tratamendua zehazteko.

Hortik aurrera, elkarrekin lanean hasiko gara helburura iristeko.

Pilates

Sarrerako hasierako klase pribatua

Saio hau taldekako klaseen aurretik egingo da, une horretan nola zauden eta Pilatesekin dituzun helburuak ezagutzeko. Hortik aurrera, Pilatesaren zein modalitate dagokizun baloratuko dugu.

Pilates AMAIRE estudioan hainbat saio mota ditugu, zure beharretara egokitu ahal izateko.

PILATES MAKINEKIN

5 pertsonako klaseak dira eta 50 minutu inguruko iraupena dute.

Makinetako klaseetan lan analitikoagoa, kontrolatuagoa eta seguruagoa egingo dugu.

Pilatesarekin hasten diren, lesioren bat duten edo lan propiozeptiboagoa egin nahi duten pertsonei zuzenduta daude.

PILATES MAKINEKIN

PILATES LURREAN

8 pertsonako klaseak dira eta 50 minutu inguruko iraupena dute.

Lurreko klaseek kontrol eta autonomia handiagoa emango digute mugimenduetan. Gorputzeko pisuarekin lantzeaz aparte, hainbat tresna erabiliko dugu klaseak dinamikoak izan daitezen.

PILATES LURREAN

BANAKAKO SAIOAK

Ezin hobeak izango dira errehabilitazioa behar dutenentzat edo zerbitzu pertsonalizatuagoa nahi dutenentzat. Makinetako eta lurreko ariketen bidez landuko dira.

BANAKAKO SAIOAK

SAIO ERDI-PRIBATUAK

Antzeko egoera fisikoa duten senide, bikote edo lagun batekin etortzeko pentsatuta daude, elkarrekin lan egin ahal izateko.

SAIO ERDI-PRIBATUAK

Galeria

Ohiko Galderak

Klinikan ez dugu aseguru medikoekin edo kirol federazioekin lan egiten.

Klinikara etortzen zaren lehen aldia bada hitzordua klinikako telefonoaren bidez (639 77 30 54) edo amairefisioterapia@gmail.com helbide elektronikoaren bidez izan beharko da.

Klinikako pazientea bazara, aurreko aukeraz gain, online hartu ahal izango duzu hitzordua.
Online hitzordua hartzeko, web orrian agertzen den ONLINE HITZORDUA botoian klik egin beharko duzu. Online hitzordua hartzen duzun lehen aldia bada, kontua sortu beharko duzu fitxa egitean eman dituzun NANa eta emaila sartuta. Gero, helbide elektroniko bat jasoko duzu pasahitza sortzeko, eta hortik aurrera izango duzu sarbidea.
Hitzordua hartzeko, zure erabiltzailearekin sartu, klinika eta fisioterapeuta aukeratu eta libre dauden egunak eta orduak agertuko dira.

Bai, hitzorduen oroigarriak posta elektronikoaren bidez bidaliko dira, eta bertan baieztatu beharko da hitzordura joango zarela.
Mezu elektroniko bat ere jasoko duzu hitzordua erreserbatzeko unean. Horregatik, garrantzitsua da lehenengo saioan ematen den emaila normalean erabiltzen dena izatea. Mezu elektroniko honen bidez ez da inoiz publizitaterik edo jakinarazpenik bidaliko, hitzorduak berresteko eta gogorarazteko baino ez da erabiliko.

Bai, fisioterapia-saioak eta Pilates klaseak kreditu-txartelarekin ordaindu ahal izango dira.

5 eta 10 saioko bonuak ditugu. Bonu horiek fisioterapia-saioetan eta Pilates klase pribatuetan trukatu ahal izango dira. Bonuek urtebeteko iraungipena izango dute eta partekatu ahalko dira.

Lehenengo saioak, beste guztiek bezala, 50 minutu irauten du, eta, beraz, datu-bilketa amaitu eta dagokion balorazioa egin ondoren, gainerako denbora tratamendurako erabiliko da.

Kontaktua

AMAIRE Fisioterapia eta Pilates

Maite Elordi

Mailte Elordi de AMAIRE Fisioterapia & Pilates

Pazientea zara?

Erreserbatu zure zita online

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzailearen esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baldintzak onartzen dituzula uste dugu.